Gaia

Maila

Atala

Mota

Oso zaila da erabakiak hartzea, gero!


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, erabakimen-prozesuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH1
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • arazoen azterketa
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Aukera guztien abantailak eta desabantailak aztertutakoan, egoera bakoitzean egokiena omen den erantzuna aukeratzeko gai izatea eta autonomiaz egitea (gainerakoen iritziak kontuan hartuta, baina nork bere iritziei eutsita) ariketa garrantzitsua da oso. Erabakiak hartzeko modua eta hartutako erabakien mota baldintzapen ugaritara daude lotuta. Dena dela, ikasi egin daitekeen prozesua da. Drogei dagokienez, neurri handi batean, erabakitze-prozesua hobetu behar da.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek erabakimen-prozesua ezagutuko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lan horiek egiteko, Interneteko zenbait erreferentzia eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala eta taldeko kolaborazio-lana beharrezkoak izango dira.