Zer egingo duzu asteburuan?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, aisialdiari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH1
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • bideo bat sortzea
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Aisialdiaren esperientziak lotura estua du drogen kontsumoarekin. Publizitateak, modek eta jolas-industria boteretsuaren eraginak «gazte izatearen» irudia sortu dute. Horren arabera, asteburuetako gauetako astialdia da lehentasunezko aisialdi-eremua. Baina, asteburuan, denbora librea modetatik kanpo eta modu alternatiboan bizi daiteke.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek aisialdiari buruz dituzten itxaropen eta desirak errealitatearekin kontrastatuko dituzte. Euren denbora librean egin ohi dituzten jarduerei buruzko hausnarketa egin beharko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lan horiek egiteko, Interneteko zenbait erreferentzia eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala eta taldeko kolaborazio-lana beharrezkoak izango dira.