Zer gertatzen da alkoholarekin?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, informazioari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • altxorraren bila
Iraupena:
  • 03:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Erabaki egokiak ez dira soilik hartzen lortutako informazioaren arabera, baina, edozelan ere, informazioa osagai garrantzitsua da. Erabaki egokiagoak hartzen dira egiazko informazioa edukiz gero, eta ez hainbeste gezur eta zurrumurruei kasu egiten badiegu. Pertsona batek alkohola hartzea erabakitzen duenean, jakin beharko luke zer eta zenbat edan duen, zein ondorio izan dezakeen kontsumo horrek, eta noiz ez den komenigarria alkohola edatea.

"Altxorraren Bila" honek 4 atal ditu, eta, bertan, 4 galdera-multzo proposatzen dira. Galdera horiei erantzuteko, Interneteko zenbait erreferentzia ematen dira. Galdera-multzo horiek taldeka jorratuko dira, azkenik ondorioak bateratzeko eta amaierako galderari erantzuteko.