Gaia

Maila

Atala

Mota

Mitologiak


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, sinismenei buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • grafikoak sortzea
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Alkoholari buruzko sineskeriak zalantzan jartzeak erabaki arrazoituak hartzen laguntzen du; izan ere, sineskeria horiek ez dira buruko elaborazio sinpleak; aitzitik, ekintzarako prestatzen gaituzte. Edari alkoholdunei buruzko informazio arrazionalak jokoan dauden inplikazioak modu erreflexiboan kontuan hartzen lagunduko du, edozein erabaki hartu aurretik.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek argumentaziorako gaitasuna garatuko dute, eta, kasu honetan, gaitasun horrek alkoholaren kontsumoari buruzko mitoak konparatzeko balioko du.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lan horiek egiteko, Interneteko zenbait erreferentzia eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala beharrezkoa izango da, baina, batez ere, taldeko kolaborazio-lana egin beharko da.