Gaia

Maila

Atala

Mota

Zer gertatuko da hauxe erabakitzen badut…?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, erabakimen-prozesuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • wikia
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Erabakitzea zalantza bakoitzerako konponbide egokia aurkitzen saiatzea da. Gehienetan, zalantza hori hutsala izaten da: alkandora urdina jantziko dut, ala marroia? Beste batzuetan, ondorio handiagoak izan ditzake: onartuko dut zigarro hori, ala ez? Drogen kontsumoaren aurrean modu arduratsuan erabakitzeko, prozesuaren inplikazioak aztertu behar dira; modu horretan, ez da erabaki oldartsurik edo inkontzienterik hartuko, ez eta beste pertsonen presioagatik sortutako erabakirik ere.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek erabakiak hartzearen ondorioak neurtzeak daukan garrantzia ulertuko dute. Gainerako pertsonen begiradaren bitartez, euren erabakitzeko moduari buruz egin ahal izango dute gogoeta, eta, gainera, beste pertsona batzuei ere lagundu ahal izango diete erabakiak hartzen.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lanak egiteko, wiki bat sortu eta erabiliko da. Hausnarketa indibiduala kolaborazio-lana bezain beharrezkoa izango da.