Erabakitzeko duzun gaitasuna aztertu


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, taldearen-presioari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • autoanalisia
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Autoberrespena da norberak sinesten duenari eta norberak hartzen dituen erabakiei tinko eustea, salbu eta erabaki horiek, praktikan, eraginkorrak ez direla ikusten bada. Taldearen presioari aurre egiten ikasteak eskumen eta baliabide pertsonalak eskuratzea dakar, presio egoerei aurre egin ahal izateko. Inor ez dago presioetatik libre, baina presioei eraginkortasun handiagoz aurre egiten ikas dezakegu.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek euren erabakiak probatzen ikasiko dute, taldearen presio egoeretan.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, taldearen presioari buruzko eta presio horri aurre egiteko teknikei buruzko 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, online erako aplikazio bat eskaintzen da. Bertan, ikasleek euren erabakiak probatu ahal izango dituzte, eta gainerako pertsonek zein iritzi duten ere jakin ahal izango dute. Hausnarketa indibiduala eta taldeko inplikazioa funtsezkoak izango dira.