Gaia

Maila

Atala

Mota

Publizitatearen esamenak


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, eraginei buruzkoa


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak

Publizitateak alkoholdun edariak kontsumitzera bultzatzen gaitu. Hain zuzen ere, sustapen eta publizitate mota guztiak albo batera utziz gero, alkoholaren gehiegizko kontsumoa modu eraginkorrean murrizten da. Publizitate arloko “ipuinak” modu kritikoan argitzen baditugu, manipulaziotik babesten gara, eta, ondorioz, ez gara hain hauskorrak publizitatearen asmoen aurrean.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek alkoholari buruzko iragarkiak aztertuko dituzte, iragarki horiek erabiltzen dituzten konbentzitze-teknikei arreta jarriz. Alkoholaren kontsumoa prebenitzeko iragarki bat sortuz, alkoholaren kontsumotik urrun dauden jarrerak sustatuko dira.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, publizitatearen eraginei buruzko 3 lan proposatzen dira. Talde-lanak aipatutako 3 lan horiek artikulatuko ditu, eta pertsona bakoitzak bere hausnarketak eta ideiak emango ditu.