Gainerakoekin dudan harremana


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, autoestimuari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • erretratu bat egitea
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Pertsonen arteko harremanen eta sentimenduen munduan moldatzen ikastea ez da erraza. Pertsona bakoitzak jokatzeko modu desberdina dauka, baina harreman hobeak izaten ikas daiteke. Gainerako pertsonengan ezaugarri positiboak antzemateak tolerantzia handiagoko jarrerak izaten laguntzen du, eta elkarbizitza sustatzen du.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek adiskidetasunari buruz egingo dute hausnarketa, bai eta adiskidetasun positiboak garatzearen garrantziari buruz ere.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, adiskidetasunaren balioei buruzko 2 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, online erako aplikazio bat eta Interneteko zenbait lotura eskainiko dira. Hausnarketa indibiduala ikasgelako gainerako kideen arteko ideia-trukea bezain beharrezkoa izango da.