Badut gogorik, benetan…?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, jarrerei buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • animazioak egitea
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Moden eta publizitatearen eraginez sustatzen den bizitza-estiloan, alkoholak funtsezko pieza dirudi. Eragin horien aurrean jarrera kritikoa izateak alkoholaren gehiegizko kontsumoari lotutako arriskuen gaineko kontrol handiagoa ahalbidetuko du.

Benetan egin nahi dugunari buruz hausnartzeak lan erraza dirudi, baina beti ez da hala. Gainerako pertsonen desirekin negoziatu behar izaten da, eta hori ez da beti lar erraza izaten. Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek alkoholaren kontsumoaren inguruko balioen kontzientzia hartuko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Hausnarketa indibiduala funtsezkoa izango da proposatutako talde-lana egin ahal izateko.