Gaia

Maila

Atala

Mota

Zer egingo zenuke zuk?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, erabakimen-prozesuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • wikia
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Askotan, geure aukerak aztertu eta arrazoitutako erabakiak hartu ondoren, ez da beti erraza izaten geure erabakiei eustea. Jakin badakigu nola jokatu nahi dugun, baina ez gara horrela jokatzeko gai. Lagun-taldearen presioaren eta gure ohituren inertziaren ondorioz, oso zaila da geure erabakiei asertibitatez eustea.

Neurri handi batean, erabakitzea arrazoitutako prozesua bada, erabakiei eusteak konnotazio sozial eta emozional eztabaidaezinak ditu. Zorionez, badago trebetasun horietan trebatzerik. Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek erabakiak mantentzearen garrantzia ezagutuko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, gaiari buruzko 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, wiki bat sortu eta erabiliko da. Hausnarketa indibiduala eta taldeko kolaborazio-lana beharrezkoak izango dira.