Nire taldean…


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, taldearen-presioari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • taldearen erabakia
Iraupena:
  • 03:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Erabaki bat hartzea sarritan oso zaila baldin bada, are zailagoa da erabakia talde osoak hartu behar duenean. Talde batean, pertsona bakoitzaren emozioak, itxaropenak, desirak, beldurrak eta abarrak elkartzen dira, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko prozesua zaildu egiten da. Modu indibidualean erabakitzen denean bezala, aukera batzuei uko egin behar izaten zaie. Egoera mota honetarako garatu beharreko gaitasunaren bitartez, oreka bilatu behar da: taldearentzat ona dena bilatu behar da, baina bertan dauden pertsonen identitatea galdu gabe.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek erabakiak taldeka hartzearen ondorioz sortzen diren egoerak kudeatzen ikasiko dute. Modu horretan, gatazkak elkarrizketa bidez konpontzen lagunduko duten trebetasunak sustatuko dira.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, erabakiak taldeka hartzeko prozesuari buruzko 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, informazio erabilgarria duten sareko zenbait lotura eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala funtsezkoa izango da, baina taldearen inplikazioa ere bai.