Zer egiten du jendeak?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, aisialdiari buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • inkesta bat eta datuen analisia sortzea
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Denbora librea modu librean aukeratutako aisialdi-jarduerak egiteko unea izan beharko litzateke. Baina beti ez da horrela izaten. Batzuetan, errutinak eta desberdina izateko beldurrak gure erabakiak baldintzatzen dituzte, eta gure desirak ere ahanzten ditugu. Gauza bera gertatzen da gauez irtetearekin. Beti ez dugu nahi izaten, edo beti ez dugu edateko gogorik izaten. Batzuetan, lagunekin egon nahi izaten dugu, besterik gabe. Imajinazio apur batekin, denbora libreaz gozatzeko modu desberdinak asmatu ditzakegu.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek denbora librea igarotzeko zenbait modu ezagutuko dituzte. Modu horretan, beste jarduera batzuei buruzko ikuspegia zabalduko dute eta denbora libre askotarikoa eta sortzailea sustatuko da.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, aisialdiari buruzko 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, online erako aplikazio bat eskaintzen da. Hausnarketa indibiduala funtsezkoa izango da.