Gaia

Maila

Atala

Mota

Desberdintasuna, aitzakia gisa


"Auzokide berriak" programaren Sekuentzia Didaktikoa, migrazioei buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Herritarrak eta bizikidetza
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • LH5
  • LH6
  • DBH1
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak

Mundu honetan jende asko bizi da, eta pertsona bakoitza desberdina da besteetatik. Sortzen ditugun taldeek arauak eta ohiturak konpartitzen dituzte, baina ez dira beste talde batzuen arau eta ohitura berak. Interesgarria da jakitea zelan bizi diren munduko beste leku batzuetan. Alabaina, historian zehar, hori ez zaie batere dibertigarria iruditu pertsona batzuei, uste izan baitute euren bizimodua eta izaera zela onena, eta horiexek izan behar zutela eredu bakarrak.

Sekuentzia Didaktiko honetan, aztertuko dugu zer gertatzen den pertsona-talde batek beste talde bat erasotzen duenean, zein arrazoi dituen horretarako, eta nola sustatu dezakegun errespetuan oinarritutako bizikidetza, pertsona guztien eskubideekin.