Discover. Bizitzen ikasten. Irakasleentzako Gida. 8. maila


Discover Bizitzen Ikasten programako irakasleari laguntzeko Sistema Integrala, DBHko bigarren zikloa irakasleentzat.


eBook Erosi
Gaia:
  • Osasunerako hezkuntza
  • Droga-abusuaren prebentzioa
  • Herritarrak eta bizikidetza
  • Bizitzarako trebetasunak
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • American Guidance Service, inc.
Orrialdeak:
  • 331
Tamaina:
  • 205x293 mm
Argitalpen-urtea:
  • 1995
ISBN:
  • 84-89504-08-3

Discover, Bizitzen ikasten hezkuntza-proposamen integrala da, giza ezaugarriak, autoestimuaren garapena eta bizitzarako trebetasunak sustatzean oinarritua, alkoholaren, tabakoaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin lotutako arazoak prebenitzeko tresna eraginkorra den aldetik, bai eta sexu-harreman goiztiarren, delituzko edo indarkeriazko jokabideen eta talde-bizikidetzaren arloan problematikoak izan daitezkeen beste jokabide batzuk prebenitzeko ere. Giza garapenerako eta balioetan hezteko programa pedagogikoa da.

Derrigorrezko irakaskuntzaren aldi osoa hartzen du, 6 eta 16 urte bitartekoa. Berariazko materiala du hezkuntza-maila bakoitzeko irakasleentzat eta ikasleentzat, betiere metodologia homogeneo eta koherente bati jarraituz.

Edozein ziklotan has daiteke aplikatzen; izan ere, programaren diseinu pedagogikoak aukera ematen du hura ezartzeko, aldez aurreko aplikaziorik eskatu gabe. Logikoa denez, gomendagarria da oinarrizko mailetatik goiko zikloetara aplikatzea.

Hiru kapitulutan egituratuta dago:

  • Autoestimua handitzea (Zure nortasunaren alderdi desberdinak; Nola egin aurre bizitzako tentsioei; ...).
  • Drogei buruzko informazioa jasotzea (Bizimodu osasuntsua aukera dezakezu; Droga-mendekotasuna; ...).
  • Erabakiak hartzeko eta harremanak eraikitzeko trebetasunak garatzea (Zure harreman pertsonal garrantzitsuena; Komunikazio-trebetasunak eta erantzukizun pertsonala;...).

Irakasleen Gidan (gaztelaniaz baino ez dago eskuragarri), lehenik eta behin, programaren filosofia eta oinarriak, erabiltzeko jarraibideak, kapitulu bakoitzari buruzko bibliografia eta programazio-taula aurkezten dira. Gainera, unitate bakoitzean aplikazio osorako erabilgarriak diren jarraibideak jasotzen dira, behar izan daitezkeen materialak zehazten dira, ordena logikoan egin daitezkeen informazioak eta galderak sartzen dira, eta adierazitako galdera guztiei erantzuten zaie. Azkenik, jarduera osagarriei eta curriculumeko beste arlo batzuetara zabaltzeari buruzko iradokizunak eskaintzen dira.