Page 38 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-4
P. 38

 Erretzen ez den tabakoa
Zergatík erabakitzen dute gazte askok erretzen ez den tabakoa ez kontsumitzea?
Maider irakaslearen ikasle batzuk liburutegiko mahaiaren inguruan zeuden eserita. Hots berezi eta arraro batzuk entzun zituen.
"Ufaa!" 'UüUU!" "Bai itsusia!"
Maider harrítuta zegoen. Gramatika ikasten ari ziren. Haín nazkagarria ote zen gramatika?
"Izenek ezin dute hainbesteko zalaparta eragin!" esan zuen barrez.
"Ez da hori" esan zion Mikelek. "Egunkariko argazki hau baizik",
Mikelek kirolen orrialdea luzatu zion ira- kasleari. Fútbol partidu bat ikusten ari zen pertsona batena zen argazkia. Tabakoaren hondakinak botatzen ari zen ahotik.
Erretzen ez den tabakoa kontsumitzea
oso ohitura itsusi eta kaltegarria da. Bi
modutan kontsumitzen da: hauts bihur-
tuta eta arnastuz, edo mastekatuz.
Hautsak "rape" du izena. Mastekatu egi-
ten den tabakoak hortzak zikintzen ditu
eta hatsari usain txarra ematen dio. Higuingarria da taba koaren hondakinak edo beste edozein hondakin ahotik botatzen ari den norbaiti begiratzea. Ez da batere egokia horrelako itsusikeriak egitea. Cainera, leku askotan debe- katuta dago.
Caur egun gure herrian ez du ia inork tabako mota hori kontsumitzen, zorionez.
32 DISCOVER: Bizítzen ikasten - 4. malla


















































































   36   37   38   39   40