Page 61 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-4
P. 61

 Balioen eragina zure erabakíetan
Balioak zure ekintzetan eragina duten sinesmenak dirá. Adibidez, adiskidetasunean sinesten baduzu, zintzo jokatuko duzu ia beti lagunekin, Zure osasuna baloratzen baduzu, ondo jaten eta osasuna zaintzen ahaleginduko zara ia beti.
Balioa zuretzat garrantzitsua den zerbait da. Erabakiak hartzen dituzunean, normalean baloratzen duzun zerbaiten alde erabakiko duzu.
Batzuetan gure balioen aurkako erabakiak hartzen ditugu. HorI egiten dugunean, guretzat garrantzitsua den zerbait gaitzera arriskatzen gara. Eta askotan ez gara pozik gelditzen gure erabakiekin. Adibidez, per- tsona batek zintzotasuna baloratu baina gezurra esaten badu, ez da pozik geldituko gezurra esan ondoren. Pertsona horrek bere baiioen aurka jokatu du gezurra esan duenean.
SeguraskI gurasoek eta beste pertsona heldu batzuek irakatsi dizute bizitzan balio ak Izaten eta balio horien arabera jokatzen. Zintzotasuna, besteekiko ardura eta justizia, adibidez, balio garrantzitsuak dirá.
Ondorengo koadroak pertsona batzuek baloratzen dituzten gauzen edo ezauga- rrlen zerrenda du.
• Besteen onespena • Osasuna
• Kemena
• Lanak ondo egitea • Musika
• Errespetua
Zure erabakiak ulertu 55
























































































   59   60   61   62   63