Page 82 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-5
P. 82
Txikiagoa zinenean, zure gurasoek ez zizuten bizi- kletan ibiitzen edo antzeko beste iharduerarik egiten uzten, zure adiskideekin batera. Orain handiagoa zarela, denbora gehiagoz egon zaitezke zure adiski deekin jolasean, familiako inor zu zaintzen edukitze- ke. Zure adiskideekiko harremanak lehen baino garrantzitsuagoak izaten hasi dirá une honetan. Hasia zaude harreman onak izateko eta adiskideak egiteko moduez gehiagojakin nahi izaten.
Txikiagoa zinenean, zure gurasoek aukeratu zituzten zure adiskide asko eta konpondu ere haiekiko liskar edo eztabaida asko. Une honetan zuk zerorrek bila- tzea espero dute zeure adiskideak eta horiekin ondo ematen jakitea. Zuk eta zure adiskideek zeurok baka- rrik konpontzea espero dute arazo gehienak. Elkar ondo uiertzen eta arazoak eikarrekin konpontzen
jakin behar duzue.
Adiskideak garrantzitsuagoak izaten hasi diren une berean, zu ere zeure eskukoagoa izaten hasi zara. Zure bakar izateko erak —beste guztien aldean des- berdina egiten zaituzten erak— nabariagoak egiten ari dirá. Zure nortasun berezia agerikoagoa izaten hasi da.
Cero eta gehiago ari zara gauzak zeure kabuz azter- tzen eta erabakitzen. Erabaki asko hartu beharko duzu eta batzuetan beste pertsona batzuk zure gain eragina izaten eta konbentzitzen ahaleginduko dirá, beste era bateko erabakiak har ditzazun. Erabaki zuhurrak hartzen ikasteko premia duzu.
U.. .
m