Page 117 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-6
P. 117

 zer esan dezakezu gorputzaren lengoaiaren bitartez?
Gorputzaren lengoaia hitzik esan gabe hitz egiteko modu bat da. Egoteko, esertzeko edo ibiitzeko moduaren bitartez mezuak bidaitzen dirá. Burua, eskuak eta besoak mugitzeko moduaren bitartez eta hitz egiten duzunean jartzen duzun aurpegiaren bitartez komunikatu egiten zara. Adibidez, norbait hitz egiten ari denean berarengana hurbiitzeak entzuten ari zarela adierazten dio. Begietara ez begi- ratzeak esaten dueña ez zaizula axola edo lotsatuta eta segurtasunik gabe sentitzen zarela adierazten dio. Ukabilak estutu eta aurpegi txarra jartzeak, berriz, haserre edo kezkatuta zaudela adierazten dio.
Zehaztasunez komunikatzeko zure gorputzaren len- goaiak bat etorri behar du esaten duzunarekin. Horregatik,jakin egin behar duzu zer mezu bidaitzen diren gorputzaren lengoaiaren bitartez. Zalla da zer esan nahi dugun ulertaraztea, gure hitzek gauza bat esaten badute eta gure zeinuek beste bat. Mezu nahasi hauek entzuten ari dena nahastu egiten dute.
Ñola adierazi dezakezu nahi duzuna?
Zer pentsatzen edo sentitzen ari zaren norbaiti kon- tatzea ez da gauza zalla. Esaldiak hitz jakin batzuekin hasteak gauzak zehaztasunez esaten lagunduko dizu
eta entzuten dizunakjaramon gehiago egingo dizu.
Raulek Mirlani galdetu dio ea zer gertatzen zaion eta honek erantzun dio: "Ezer ez." Raulek ez dio sinesten. Zergatlk ote da?
Komuníkazio egokia 111



























































































   115   116   117   118   119