Page 84 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-6
P. 84

 Haluzinogenoen arriskuak
Haluzinazioá, egiazkoak ez diren gauzak ikusi, entzun edcV sentitzea da. Haluz¡nogeoak haluzi- nazioak edwkiarazten dituzten legez kanpoko dro- gak dirá. Ezín da aurrez jakin nolakoak izango diren esperientzia horiek. Amesgaiztoen antzekoak izan daitezke eta nahasketa, beldurra edo izua eragin.
LSD izenekoa haíuzinogenoa da. LSDa hartzen dutenek zentzurik gabeko izua sentitu dezakete. Pertsona batzuek izugarrizko beldurra sentitzen dute LSDaren eraginpean dauden bitartean eta oso gauza arraroak egiten dituzte, adibidez, ihesi eta korrika hasi noraezean. Haluzinazioak, droga hartu eta handik aste edo hilabete batzuetara azaldu dai tezke bat-batean. LSDa hartzen dutenek, goraga- lea bezalako albo ondorioak ere jasan ditzakete.
PCP izenekoa ere haíuzinogenoa da eta portaera zakarrak eta behin-betiko nortasun aldaketak era gin ditzake. Droga hau probatu duten pertsona batzuek, buruko arazoak izan dituzte. Beste batzuk erasokorrak bihurtu dirá eta min egin diote euren buruari edo beste batzuei. Droga honen gaindosiak heriotzera eraman dezake biriketako gutxiegitasunagatik edo bihotzekoagatik.
Haluzinogenoak droga arriskutsuak dirá. Drogaz gain, osasun fisikorako eta buruaren osasunerako kaltegarriak diren gaiak izaten dituzte gehienetan.
78 DISCOVER; Bizitzen ikasten • 6. maila
Haluzinogenoek nahasketa sortzen dute. Haluzinogenoak hartzen dítuztenek euren buruari min egiteko edo istri- puen ondorioz hlitzeko arris- ku handía dute.




























































































   82   83   84   85   86