Gaia

Maila

Atala

Mota

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek, bai eta senideek ere, makina bat hezkuntza-baliabide aurkituko dituzte (ikus-entzunezkoak, testuak, jolasak, etab.) atari honetan, lau gai hauei lotuta:

Osasuna

Adikzioak

Elkarbizitza

Trebetasunak

Osasunerako hezkuntza

Pertsona baten osasun-egoera, alde batetik, zoriari eta genetikari dagokio, baina, batez ere, gizarte-baldintzei eta bizitza-estiloei. Esparru honetako hezkuntza eraginkorrak une bakoitzean ahalik eta osasun-egoera onenean egotea ahalbidetuko duten erabakiak hartzea ekarriko du.

Ikusi Osasun Baliabideak

Droga-abusuaren prebentzioa

Gure inguruko droga ugarien neurrigabeko kontsumoari loturiko arriskuak murrizteko, pertsona bakoitzak zentzuzko erabakiak (informatuak, autonomoak, arduratsuak) hartzeko gai izan behar du, egungo substantzien eskaintza zabalaren aurrean.

Ikusi Adikzioen baliabideak

Herritarrak eta bizikidetza

Espezie gisa bereizten gaituen aniztasuna, zenbaitetan, ezberdinen (genero, jatorrizko kultura eta abar direla-eta) arteko bizikidetzako arazoak justifikatzeko balio du. Aniztasun horrez gozatzeak, gatazkak saihestuz, pertsona bakoitzaren irekitasuneko jarrera positiboa eskatzen du.

Ikusi Elkarbizitza Baliabideak

Bizitzarako trebetasunak

Bizitza sozialaz gozatzea 10 trebetasun hauen erabilera orekatuaren mende dago, hein handi batean: Norberaren burua ezagutzea, Enpatia, Komunikazio asertiboa, Pertsonekin harremanetan jartzea, Erabakiak hartzea, Arazoak eta liskarrak konpontzea, Pentsamendu sortzailea, Pentsamendu kritikoa, Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea, Tentsioak eta estresa kontrolatzea.

Ikusi Trebetasun Baliabideak

345 baliabide

Idatziak

Audioak

Animazioak

Bideoak

Jolasak

Webguneak

Iradokitako baliabideak

Zintzo-mintzo… jaitzea eta jaikitzea lantzeko proposamena – Nire bloka
Irakasleak
Ikasleak

Zintzo-mintzo… jaitzea eta jaikitzea lantzeko proposamena – Nire bloka

Adikzioen prebentzioari buruzko hezkuntzarako Zintzo-mintzo… kaitzea eta jaikitzea lantzeko proposamena izeneko programako ikasleentzako koadernoa.

Baliabidea
Badut gogorik, benetan…?
Irakasleak

Badut gogorik, benetan…?

"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, jarrerei buruzkoa.

Baliabidea
Bizitzarekiko atsegina
Irakasleak
Familiak
Ikasleak

Bizitzarekiko atsegina

"Solas egiteko ipuinak" osasunerako eta elkarbizitzarako hezkuntza programako animazio bildumako istorio biziduna, tabakoaren kontsumoari buruzkoa.

Baliabidea