Page 133 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-6
P. 133

 r^«*
zergatik da zalla eskubideak baieztatzea?
Ez da beti erraza izaten eskubideak baieztatzea. Pertsona askok atzerapenak, jarrera íotsagabeak, irainak eta beste hainbat ekintza kaltegarri baimendu izan dituzte, euren eskubideak baieztatzeko beldurra zute- lako. Norbaiti entzun nahi ez duen zerbait esatea eze- rosoa izan daiteke.
Jendeak arrazoi asko ematen ditu bere eskubideak ez baieztatzeko. Baliteke barregarri gelditzeari, eztabaida- tzeari edo borroka egiteari beldurra izatea. Edo agian ez dute nahi norbait iraintzerik, lagun bat gaitzerik edo zerbaitetatik kanpo gelditzerik. Bere eskubideak baiez- tatzen dituen pertsona besteei minik ez egiten ahale- gintzen den arren, batzuetan, besteak aurre ematen du eta ez du adeitasunez tratatzen.
Garrantzitsua da eskubideak baieztatzea
Cogoan izan erantzun pasiboa eta erantzun erasokorra ez direla normalean presioei erantzuteko modurik era- ginkorrenak. Erantzun pasiboa ematen dutenek asko- tan euren pentsamendu, emozio, behar eta nahiei uko egiten diete besteenak asetzeko. Erantzun erasokorra ematen dutenek, bestalde, berearekin ateratzen edo besteak menperatzen ahalegintzen dirá, honek kalte egiten badie ere.
Zure eskubideak baieztatuz erantzutea eraginkorragoa izan daiteke. Ez ditu bat-batean arazo guztiak konpon- duko, baina egoera asko gainditzen lagunduko dizu.
L Zein egoeratan da zalla zure eskubideak baieztatzea?;: I
Zure eskubideak baieztatu 127


























































































   131   132   133   134   135