Gaia

Maila

Atala

Mota

Batzarrak. Nola bukatu behin betiko bazar gogaikarriekin. Koaderno praktikoa


Koaderno Praktiko hau, gure erakundeetan hainbeste ordu eskaintzen dizkiegun, BILERETAZ arduratzen da, hobeto antolatu eta garatzeko arrasto zehatzak eskainiz, batzarretan parte hartzen dutenentzat egoki eta eraginkorragoak eginez.


eBook
Gaia:
  • Osasunerako hezkuntza
  • Droga-abusuaren prebentzioa
  • Herritarrak eta bizikidetza
  • Bizitzarako trebetasunak
Atala:
  • Irakasleak
  • Familiak
Maila:
  • LH1
  • LH2
  • LH3
  • LH4
  • LH5
  • LH6
  • DBH1
  • DBH2
  • DBH3
  • DBH4
  • OLH
  • ELH
  • BATX1
  • BATX2
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • Fernando de la Riva, Pablo Solo de Zaldivar
Orrialdeak:
  • 52
Argitalpen-urtea:
  • 2010
ISBN:
  • 978-84-9726-497-6

Denbora luzea ematen dugu batzartuta. “Batzarritisa” epidemia bat da eta berdin eragiten du elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta enpresetan. Gure zeregin garrantzitsuenetarikoak batzarretatik igarotzen dira. Eta hala ere… denok daukagu batzarren inguruan zerbait esateko: askotan luzeak eta gogaikarriak dira, beti berberek hitz egiten dute, ez diogu elkarri entzuten, denbora luzea galtzen dugu garrantzirik ez duten gauzetaz hitz egiten, ez dira eraginkorrak, ez da ondorio baliagarririk ateratzen…

Arrazoi hauek guztiak direla eta, gura batzarrak jendea erakartzeko edota bertan parte hartzen dutenen interesa sortuko duten gune motibatzaileak izan beharrean, mehatxu bat dira, zigor antzeko bat, eta pertsona normalak atzera egiteko modukoak, eta horregatik jendeak ihes egiten du gure batzar eta erakundeetatik.

Testu honetan gure batzarrak hobetzeko aukera emango diguten pista zehatz batzuk aurkezten ditugu, batzarrak eraginkorrak eta pozgarriak izan daitezen. Eta era argi eta erraz batean egin nahi dugu; horregatik, garrantzitsuak diren arazoen muinera zuzenean joan gara, ideia hauek edonork aprobetxatu eta praktikan jarri ahal izateko.