PRIBATUTASUN-POLITIKA
Gure pribatutasun-protokoloak eta -politikak 679/2916 Datuak Babesteko Europako Erregelamendura (DBEE) egokitu ditugu, tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen baikaitu.
NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
EDEX FUNDAZIOAk –helbidea: INDAUTXU 9 ZK. 48011 BILBO (BIZKAIA)– dauka zure datuak zuzen tratatzeko ardura. Tratamendu horri buruzko kontsulta egin dezakezu posta elektroniko honen bidez: edex@edex.es
ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK ETA ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITUGU?
EDEX FUNDAZIOAN pertsonek ematen diguten informazioa tratatzen dugu, honako helburu honekin:
- Bezeroarekin sinatutako prestazioak eta zerbitzuak betetzea.
- Produktuekin eta zerbitzuekin lotutako eskaerak bideratzea eta kudeatzea.
- Produktuen edota zerbitzuen publizitatearekin eta sustapenarekin lotutako informazioa igortzea.
- Aldian-aldian, berrietarako edota blogetarako harpidetzak kudeatzea.
Jasotako datu pertsonalak kontratu-harremanak irauten duen bitartean edota interesdunak horiek ezabatzea eskatzen ez duen bitartean gordeko dira. Datu batzuk, dituzten ezaugarriengatik, gorde egin behar ditugu, nahiz eta zuk baimena kendu diguzun, legezko betebeharra dagoelako.
ZEIN DA DATUAK ERABILTZEKO LEGE-OINARRIA?
Helarazi dizkiguzun datuak erabiltzea beharrezkoa da Bezeroekiko/Laguntzaileekiko harremanak zuzen kudeatzeko, eta, gainera, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Edozein unetan adieraz dezakezu zure datuak erabiltzearen aurka zaudela, eta, beraz, ondoriorik gabe utz dezakezu datuekin egin daitekeen edozein kudeaketa, zure datuak legez aurreikusitako denboran soilik blokeatuta geratuz. Jakinarazi nahi dizugu baimenik ez emateak zerbitzuak ezin eman izatea ekar dezakeela.
NIRE DATUAK LAGA EGINGO DIRA?
Hasiera batean, ez da daturik lagako, legezko betebeharrik ez badago. Baina zure datuak erakunde honetako profesionalei edota hornitzaileei laga ahal izango zaizkie, kontratua betetzeko soilik, bai eta erakunde honetako zerbitzu-hornitzaileei ere, hala nola aholkularitzei, zerbitzu informatikoei, hodeian gordetzeko zerbitzuei eta abarri.
ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Kontratu-harreman bat dugun bitartean, legezko betebehar bat dagoen bitartean edota zure datuen tratamendua debekatzen digun eskubideetakoren bat erabiltzen ez duzun bitartean gordeko ditugu soilik zure datu pertsonalak.
NOLA ERABIL DITZAKET NIRE ESKUBIDEAK?
Eskubideen titularra zaren aldetik, zuk zeuk duzu zure datuen kontrola, eta, beraz, edozein unetan erabil ditzakezu zure eskubideak, honako posta elektroniko honetara mezu bat bidaliz: edex@edex.es
Hauek dira erabil ditzakezun eskubideak:
- Interesdunarekin lotutako datu pertsonaletan sartzea eskatzeko eskubidea.
- Datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea.
- Tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie eskubidea dutela emandako baimena edozein unetan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe. Era berean, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazio bat aurkez dezaketela Datuen Babesean eskumena duen Kontrol Agintaritzaren aurrean, bereziki, eskubideak erabiltzean asebeteta geratu ez badira. Zure eskubide guztiak eskatzeko, zure izena adierazi eta nortasunaren kopia bat helarazi behar diguzu eskabidearekin batera.