Page 50 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-3
P. 50

 Tabakoaren kearen eragina erretzen ez dutenengan
Zigarroak botatzen duen kea airean gera- tzen da, libre. Ke hori ere kaltegarria da. Beraz, nahiz eta erretzailea ez izan, norbai- tek ke hori arnasten badu, pertsona horrek tabakoaren eragin kaltegarria jasoko du neurri batean edo bestean. Azken finean airean dagoena arnasten dugu denok. Horregatik, hitz berri bat sortu da: erretzaf- le pasiboa, hau da, besteen tabakoaren kea arnasten duen pertsona. Erretzaile pasiboek
ere erretzaileen zenbait efekto edo moles tia jasotzeko arriskua dute, adibidez: buruko minak, begien irritazioa, sudurra ixtea, eztu- la eta nekea. Cainera, erretzaile pasiboak denbora luzez arnasten badu besteen keak, gaixotzeko arriskua ere badauka.
zer egin dezakezu besteen tabakoaren ketik babesteko?
Horretarako modu bat baino gehiago dago. Bidé bat letreroak ipintzea izan daiteke honalako mezuak idatziz: "EZ ERRE" edo "Eskerrik asko ez erretzeagatik". Horrelako letreroak gero eta gehiago ikusten dirá leku publikoetan. Cainera, erretzaile pasiboaren babeserako zenbait lege atera dirá, eta zure eskubideak errespetatzeko eskatu dezake zu, adibidez trenean, autobusetan, hegazki- nean, jatetxeetan, eta abar. Umeei tabakoa erostea galerazten dieten legeak ere zure osasuna eta zure eskubideak babesteko asmoz eginda daude.
Baina tabakoaren ondorio kaltegarriei aurre egiteko modurik onena zeure eskuetan daukazu: ez erretzea. Jende askok hartu du erabaki hori, eta zuk ere hartu dezakezu.
44 DISCOVER: Bizitzen ikasten - 3. maila




























































































   48   49   50   51   52