Page 48 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-5
P. 48

 Erretzeak sortarazten d¡tuen gaixotasun larriak
Ikusi duzunez, erretzeak gaiztotzea eragiten du arnasbideetan. Honen emaitza bezala, bronkitis kronikoa deitzen den gaixotasuna gerta liteke. Caixotasun honetan, arnasbideak infektatu egiten dirá. Halakoak eztul asko egiten du eta gaizki senti- tzen da.
Erretzaileei gertatzen zaien beste arazoa enfise ma da: aire-zakuak desegiten dituen biriketako gaixotasuna. Halakoari kosta egiten zaio biriketan haizea hartzea eta handik botatzea. Enfisema duten gizon eta emakumeek indar urriak dituzte iharduera errazenak egiteko, nahikoa oxigeno arnastu ezin dutenez.
Agian badakizu erretzaileek biriketako minbizia harrapatzeko arrisku handiagoa dutela, erretzen ez dutenen aídean. Hemen sartuak daude baita pipak eta puruak erretzen dituztenak ere, arnasterakoan kea hartzen badute batik bat. Erretzaileek ez-erre- tzaileak baino maiztasun handiagoz izaten dituzte beste motatako minbiziak ere.
Zigarro batzuk aikitran eta nikotina malla txikiz egi ten dirá. Hala ere, erretzen dituzten gizon eta emakumeek erretzen ez dutenak baino osasun- arazo gehiago izan ohi dituzte.
Erretzaileek bihotzarekin eta odol-hodiekin zeriku- sia duten arazo gehiago izaten dituzte. Odolaren presioa odol-hodietan denbora íuzez handitzeak bihotzekoa sor lezake edo garun-isurketa. Garuneko odol-hodiren bat ixten edo lehertzen denean gertatzen da garun-isurketa. Presio han- diak beste organoetako odol-hodiak ere kaltetu lezake, giltzurrunak adibidez. Horiez gain, erretzai leek probabilitate handiagoa dute odol-hodiak sus- tantzia koipetsuz itxita edukitzeko. Bihotzekoak eta garun-isurketak sortarazten dituzte itxitura hauek.
Coiko argazkiko birikak ez du kalterik baina behekoak kalte handiak ditu tabakoaren era- gínez.
42 DISCOVER: Bízitzen ikasteti - 5. malla



























































































   46   47   48   49   50