Page 15 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-4
P. 15

 Autokomunikazio positi- boak beren buruak hobeto zaintzen lagun- tzen die Amaiari eta Antxoni.
Bigarrena, zure burua besteenarekin gehiegi ez konpa- ratzen ikasi behar duzu, Pertsona batzuek askotan esaten dute: "Besteek nik baino hobeto egin dezakete hau. Hartara, nik baino gehiago balio dute". Pentsa zenbaterainoko kaltea egin diezaiekeen autokomuni kazio negatibo horrek beren buruei!
Pertsona batek ez du gizaki gisa beste batek baino gehiago balio gauzak ondo egiten dituelako. Denak gara garrantzitsu eta baliotsuak gizakiak garelako bes- terik gabe! Uko egin behar diozu bailo ez duzula dioen autokomunikazio negatiboa erabiitzeari, Jendea balioztatu behar duzu egiten duen lanarengatik. Eta ondoren zure buruari esan: "Eta nik ere balio dut, giza- kia naizelako, besterik gabe". Zeure gaitasunetan ere pentsatu behar duzu.
Zu zeure autokomunikazioaren arduraduna zarenez gero, negatibo izatetik positibo izatera alda dezakezu. Aldaketak denbora eskatuko du, zure autokomunika- zioa ohitura bihurtu baituzu. Dakizun bezala, norbera- ren ohiturak aldatzea denbora eta ahaleginak eskatzen ditu. Merezi du ordea!
1. Zer da autokomunikazioa?
2.Ñola bazter dezakezu autokomunikazio negatiboa?
Autokomunikazio positiboa 9




























































































   13   14   15   16   17