Page 9 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-5
P. 9
Autoestimu handia dutenek ez dute beren buruaren iritzia aldatzen akatsen bat egiten dutenean: badakite baliozkoak izaten jarraitzen dutela, akatsak egin arren.
Zure autoestimua oso garrantzizkoa da zure- tzat. Autoestimu handia duzunean, zure ahule- ziak onar ditzakezu zure gaitasunez gain. Usté sendoa duzu zuregandik espero den ia dena egin dezakezula. Baliozkoa zarela usté duzu orain zaren bezala. Autoestimu handia dutenek ia egiten dituzten gauza guztiez gozatzen dute. Ikusten duzu beraz, zergatik den horren garrantzitsua autoestimua indartzea.
Nolako eragina duzu zeure autoestimua- ren gain?
Agian inoiz pentsatu izan duzu zure autoesti mua bat-batean eta berez sortu zela.
Egun batzuetan gogoko izaten dugu geure burua eta besteetan batere ez. Pentsatu al duzu inoiz zergatik? Gauza asko dago egun bakoitzean zure autoestimuan eragina izan dezakeena. Datozen orrietan zenbait adibide aurkituko duzu.
Monika bere gustukoa da. Oso autoestimu handia du.
Zein dirá zeure buruarekin ongi sentiarazten dizuten gaitasunak? Aipa itzazu batzuk.
Autoestimua: zeure burua gogoko izatea 3