Gaia

Maila

Atala

Mota

Discover. Bizitzen ikasten. Ikaslearen liburua. 1. maila


Discover Bizitzen Ikasten programako ikaslearen liburua, Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleentzat.


eBook Erosi
Gaia:
  • Osasunerako hezkuntza
  • Droga-abusuaren prebentzioa
  • Herritarrak eta bizikidetza
  • Bizitzarako trebetasunak
Atala:
  • Irakasleak
  • Ikasleak
Maila:
  • LH1
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • American Guidance Service, inc.
Orrialdeak:
  • 66
Tamaina:
  • 210x290 mm
Argitalpen-urtea:
  • 1996
ISBN:
  • 84-89504-22-9

Discover, Bizitzen ikasten hezkuntza-proposamen integrala da, giza ezaugarriak, autoestimuaren garapena eta bizitzarako trebetasunak sustatzean oinarritua, alkoholaren, tabakoaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin lotutako arazoak prebenitzeko tresna eraginkorra den aldetik, bai eta sexu-harreman goiztiarren, delituzko edo indarkeriazko jokabideen eta talde-bizikidetzaren arloan problematikoak izan daitezkeen beste jokabide batzuk prebenitzeko ere. Giza garapenerako eta balioetan hezteko programa pedagogikoa da.

Derrigorrezko irakaskuntzaren aldi osoa hartzen du, 6 eta 16 urte bitartekoa. Berariazko materiala du hezkuntza-maila bakoitzeko irakasleentzat eta ikasleentzat, betiere metodologia homogeneo eta koherente bati jarraituz.

Edozein ziklotan has daiteke aplikatzen; izan ere, programaren diseinu pedagogikoak aukera ematen du hura ezartzeko, aldez aurreko aplikaziorik eskatu gabe. Logikoa denez, gomendagarria da oinarrizko mailetatik goiko zikloetara aplikatzea.

Hiru kapitulutan egituratuta dago:

  • Autoestimua handitzeko eta arazoei aurre egiteko trebetasunak garatzea (Zergatik zara berezia?;
    Zer emozio ditugu denok?; ...).
  • Drogei buruzko informazioa jasotzea. (Nola lagun diezazukete botikek?; Nola erabil ditzakezu botikak minik ez emateko?; ...)
  • Erabakiak hartzeko eta harremanak eraikitzeko trebetasunak garatzea (Nola har ditzakezu erabaki osasungarriak? Zer da garrantzitsuena zuretzat?; ...).