Page 25 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-3
P. 25
Beha itzazu beheko irudi hauek, eta alboko isto- rioa irakurri. Imajina ezazu zuri gertatzen zaizula, Zer egingo zenuke? Ñola egongo zinateke?
Mendiko babes etxe batean zaude oporre- tan, zure familiarekin hatera. Bat-batean hartz handi bat agertu, eta barrura sartzen saiatzen da. Zer gerta- tuko litzateke zure bihotzaren taupadekin, arnasarekin eta zure muskuluekin?
Hartzak tentsio handia eragingo lizuke, ziur aski. Tentsio handiak denbora asko irauten badu, kalte- garria izan dalteke. Horrelakoetan, pertsona hori asko nekatzen da. Muskuluetako mina izan deza- ke, edo buruko mina, edo urdailekoa. Denbora asko irauten badu, gaixotu ere egin daiteke. Beraz, oso garrantzitsua da tentsioa kontrolatzen ikastea. Hurrengo unitatean, hain zuzen, horixe ikasiko duzu: tentsioa kontrolatzen.
1. Zer da tentsioa?
2. Noiz da ona tentsioa?Noiz egiten du kalte?
Hartzak bi egun igaro ditu etxearen ingu- ruan, barrura sartu nahian. Zer gertatuko litzateke zure energia- rekin? Zer gertatuko litzateke zure musku luekin hainbeste den- boraz tentsioan Igaro ondoren? Buruko mina edota urdailekoa izan- go al zenuke?
Zure gorputza eta gogoa, bat egíník 19