Page 29 - Discover-Bizitzen-Ikasten-Ikaslearen-liburua-5
P. 29
Zerorri buruz dituzun irudiek zure autoestimuari eta egiten duzun guztiari eragiten diote. Adibidez: pentsa pertsona adeitsutzat jotzen duzula zure burua. Irudi honetan sarri- tan pentsatzen baduzu, adeitsua zarela usté ¡zatara iritsíko zara. Pertsona adeitsu gisa jokatuko duzu. Zure autoesti- mua eta zure trebetasunak hobetu egiten dirá horrelako irudi positiboen eraginez.
Baina pentsa, ezer garrantzizkorik esateko ez duen pertso na beldurtitzat jotzen duzula zeure burua. Ezinezkoa egin- go zaizu ikasgelatik kanpo hitz egitea eta besteekin adeitsu izatea, horretan nahi adina ahalegindu arren. Zure autoesti- mua, seguruenik, ahuldu egingo da irudi mental negatibo horren eraginez.
Ñor da zure irudimena kontrolatzen dueña? Zu zerorri! Sendotu egin ditzakezu zeure buruarekin ongi sentiarazten dizuten irudiak. Aldatu ditzakezu egin nahi dituzun gauzak egiten uzten ez dizuten irudi ezkorrak. Aldatu ditzakezu zure autoestimua ahuitzen duten irudiak.
Zer irudi duzu zeure buruaz?
Pentsa gogoko egiten zaituzten irudietan. Zure autoesti mua indartu egiten dute. Pentsa orain lortu nahi dituzun helburu batzuk edo aldatu nahi dituzun irudi batzuk. Pentsa antsiaz eta ziurtasunik gabe sentiarazten zaituen irudi bat. Esate baterako:
- ikasgaia ezin ikasi edo lana garaiz bukatu ezinik ibiitzea - istiluetan maiz sartzea
- adiskideei "ezetz" ezin esatea
Begira orrialde honetako argazkiei. Karlosek beti arazoetan sartuta- ko pertsona bezala ikusten du bere burua. Kristinak zatikiak ikasi ezin dituen pertsona bezala ikusten du bere burua. Ñola alda ditza- kete pentsamoide ezkor horiek?
Autoestimua indartu eta helmugak lortu 23