Gaia

Maila

Atala

Mota

Zer ote da kontu hori?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, informazioari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH1
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • altxorraren bila
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

“Droga” terminoak azalpen ugari ditu, eta kontrajarriak dira sarritan. Kontzepzio horiek guztiek ez dute droga-menpetasuna zer den ulertzeko erraztasunik ematen. Gizarteak termino horri buruz dituen pertzepzio asko era guztietako estereotipoz eta aurreiritziz beteta daudenez, oso-oso zaila da zentzuzko erabakiak hartzea. Saio honetan, esanahi objektiboa eman nahi diogu terminoari, drogen pertzepzio argia bezain errealista izan dezazuen.

Sekuentzia didaktiko hau drogei buruzko eta drogen kontsumoak nerbio-sisteman dituen ondorioei buruzko informazioa konpartitzean oinarritzen da.

"Altxorraren Bila" honek 4 atal ditu, eta, bertan, 3 galdera-multzo proposatzen dira. Galdera horiei erantzuteko, Interneteko zenbait erreferentzia adierazten dira. Galdera horiek taldeka jorratuko dira, azkenik ondorioak bateratzeko eta amaierako galderari erantzuteko.