Gaia

Maila

Atala

Mota

Aginagako izenez Frantziatik ekarri


"Hordago!" programaren sekuentzia didaktikoa, eraginei buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • Osasuna sustatzeko kanpaina bat sortzea
Iraupena:
  • 04:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Komunikazioaren eta irudiaren garaian bizi gara. Gure iritzietako asko telebistatik, iragarkietatik, sare sozialetatik... jasotzen ditugun mezuen arabera eraikitzen dira. Etengabe heltzen zaizkigun mezuek eragina dute gure pentsatzeko moduan. Hori dela eta, egiazkoa den eta egiazkoa ez den informazioaren artean bereizi beharra dago.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek modu kritikoan aztertuko dituzte edari alkoholdunen iragarkiak, eta alkoholaren kontsumoa prebenitzeko kanpaina bat sortuko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Talde-lanak aipatutako 3 lan horiek artikulatuko ditu, eta pertsona bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak emango ditu.