Gaia

Maila

Atala

Mota

Honako erabaki hau hartuko dut


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, erabakimen-prozesuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • mikroblogginga
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Erabakiak saiakeraz eta akatsez hartzen ditugu, gure aukeren ondorioak praktikan esperimentatuz. Aukera egokia ote da? Erabakitzen dugunean, egoeran eragiten duten elementu guztiak hartzen baditugu kontuan, gure erabakien gaineko konfiantza eta segurtasun handiagoa izango dugu. Horretarako, egoera ezagutu, jokatzeko modurik onenak pentsatu, erabaki, eta emaitza baloratu beharra dago.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek euren erabakien ondorioei buruzko gogoeta egingo dute, eta erabakiak modu arrazoituan hartzeko prozesuaren urratsak ezagutuko dituzte.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, hizpide dugun gaiari buruzko 2 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, Twitter erabiliko da, lan honetarako berariazkoa izango den #hashtag (etiketa) bat sortuz. Ikasgelako pertsona guztien partaidetza eta talde-lana beharrezkoak izango dira.