Gaia

Maila

Atala

Mota

Zu zeu!


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, autoestimuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • film labur bat egitea
Iraupena:
  • 04:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Desberdinak gara, eta, batzuetan, horren beldur gara. Taldeak beroa ematen digu eta bakarrik gaudenean ez dugun boterea eskaintzen digu. Horren truke, ordea, benetako nortasuna galtzen dugu. Desberdintasun horiek baloratzea oso garrantzitsua izango da taldearen eta haren desiren menpe ez geratzeko.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek taldearen aurreko autoafirmazioaren garrantziari buruz egingo dute hausnarketa. Taldetik kanpora geratzeko beldurrez, batzuetan, ez ditugu geure ideiak plazaratzen, eta nahiago izaten dugu besteek diotena egin. Bada, hain zuzen ere, ikasleek egoera horiek landuko dituzte.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, autoafirmazioari buruzko 4 lan proposatzen dira. Hausnarketa indibiduala beharrezkoa izango da, baina baita ikasgelako gainerako kideen arteko ideia-trukea ere.