Gaia

Maila

Atala

Mota

Modan dago?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, eraginei buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • kolaborazio-lana eta eztabaida
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Zer da moda? Nork erabakitzen du zer den modan dagoena? Zein puntutaraino eragiten digu modak? Moden morrontzak ez du soilik eragiten janzteko moduan edo kanpoko itxurarekin erlazionatutako beste zenbait alderditan. Gure bizitzeko moduarekin ere badute zerikusia. Modak saiatzen dira gugan eragina izaten eta gauzak egiteko dugun modua aldarazten. Moda jarraitzeak izaera emozionala dauka. Ez badugu jarraitzen, taldetik kanpora gera gaitezke.

Modetatik ihes egitea eta erabaki autonomoak hartzea ez da batere erraza. Presio gehiegi daude, pertsona guztiek antzeko jarrera izan dezagun. Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek pentsatuko dute modek nolako eragina duten eurengan.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, proposatutako gaiari buruzko 3 lan proposatzen dira. Talde-lana eta partaidetza pertsonala beharrezkoak izango dira lanak behar bezala egin ahal izateko.