Gaia

Maila

Atala

Mota

Neure burua maitatzen ikasi dut


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, autoestimuari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • istorio bat sortzea
Iraupena:
  • 04:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Autoestimua pertsona batek bere buruari buruz egiten duen balorazioa da. Emozioz betetako balorazioa. Egunero bizi ditugun esperientziek eragina dute geure burua baloratzeko dugun moduan. Baina, eragin horren aurrean, badugu babesen bat. Aurre egin diezaiokegu, geure buruak sendotzeko. Hazi egin gaitezke, gure autoirudia indartzen duten esperientziak aprobetxatuz. Eta aberastu ere egin gaitezke, gure autoestimua kaltetu dezaketen esperientzia negatiboei modu positiboan erantzuten ikasiz.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek autoestimuari buruz egingo dute gogoeta, eta, bizitzako erronkei aurre egiteko orduan, autoestimuak daukan garrantziaz jabetuko dira.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, Twitter erabiliko da, bai eta ipuinak idazteko online erako aplikazioak ere. Hausnarketa indibiduala eta ikasgelako gainerako pertsonekiko ideia-trukea guztiz beharrezkoak izango dira.