Gaia

Maila

Atala

Mota

Drogen merkatua


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, informazioari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • altxorraren bila
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Gaur egun, “infoxikazio” hitza erabiltzen da, egunero jasotzen dugun gehiegizko informazio-kopuruari erreferentzia egiteko. Komunikabide guztietatik, mota guztietako informazio-olatuak heltzen zaizkigu. Baina informazio horretatik, zenbat da benetan erabilgarria? Zenbat da benetakoa? Zein puntutaraino fida gaitezke informazio horretaz?

Sekuentzia didaktiko honek legez kanpoko drogarik ohikoenei buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta droga horiek kontsumitzearen ondorioei buruzkoa ere.

“Altxorraren bila” honek 4 atal ditu, eta, bertan, drogari eta euren arriskuei buruzko 3 galdera-multzo proposatzen dira. Galdera horiei erantzuteko, Interneteko zenbait erreferentzia ematen dira. Galdera-multzo horiek taldeka jorratuko dira, azkenik ondorioak bateratzeko eta amaierako galderari erantzuteko.