Gaia

Maila

Atala

Mota

Presioari aurre egiten


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, taldearen-presioari buruzkoa.


Sekuentzia didaktikoa
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • Kasuen eta egoeren azterketa
Iraupena:
  • 03:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Pertsona guztiak gaude presio eta eragin-iturri askoren menpe. Faktore horiei buruzko kontzientzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta autonomoagoa eta libreagoa izango da gure erreakzioa. Autoafirmazio pertsonala beharrezko gaitasuna da, presio-egoerei arrakastaz aurre egin ahal izateko. Hauskor bihurtzen gaituzten presioak antzematea eta presio horiek kudeatzen ikastea oso erabilgarria izango da.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek talde-presioa entseatuko dute, euren erabakiak proban jarriz. Gainera, presioari aurre egiteko teknikak ikasiko dituzte.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, taldearen presioari buruzko eta presio horri aurre egiteko teknikei buruzko 4 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, online erako aplikazio bat proposatzen da. Horren bitartez, aurkezpena egin ahal izango dute, taldearen presioari aurre egiteko moduari buruzko informazioa erabiliz. Hausnarketa indibiduala eta talde-lana beharrezkoak izango dira proposatutako lanak egin ahal izateko.