Gaia

Maila

Atala

Mota

Hordago! Drogen erronkari aurre egin. Irakasleentzako eskuliburua 4


Drogen gehiegikeria prebenitzeko programaren eskuliburua da "Hordago!", eta DBHko laugarren mailako irakasleei zuzenduta dago. Programa osatzen duten 4 eskuliburuetako laugarrena da, ikasleentzako koadernoez gain.


eBook Erosi
Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
  • OLH
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • Roberto Flores Fernández, Juan Carlos Melero Ibáñez
Orrialdeak:
  • 28
Tamaina:
  • 270x190 mm
Argitalpen-urtea:
  • 2007
ISBN:
  • 978-84-9726-444-0

Droga-mendetasunak prebenitzeko egitasmoa da "Hordago!", eta 12-16 urte arteko ikasleak ditu helburu. Egitasmoa garatutakoan, drogak eskaintzen dizkietenean ikasleek zentzuz eta autonomiaz erabakitzeko behar dituzten informazioa, jarrerak, balioak eta trebetasunak izatea da xede nagusia.

Arlo horretako aurrerapen sendoenen berri emateko asmoz, elkarren segidako lau ikasturtean hogeita hamabi saio egiteko proposatzen du Hordago! egitasmoak. Ikasturte bakoitzean zortzi saio egiten dira, eta honako arlo hauek dituzte oinarri, hurrenez hurren:

  • Informazioa.
  • Sinesmenak.
  • Jarrerak.
  • Eraginak.
  • Buruestimua.
  • Erabakiak hartzeko prozesua.
  • Taldearen presioari aurre egiteko gaitasuna.
  • Aisialdia.