Gaia

Maila

Atala

Mota

Hezi eta azaltzeko bizi – Arrisku psikosozialen prebentzioa irakaskuntzan


Bizitzarako trebetasunetan heztearen bitartez, irakaskuntzako arrisku psikosozialen (estresa, indarkeria…) prebentzioan arreta jartzen duen gida da.


eBook Erosi
Gaia:
  • Osasunerako hezkuntza
  • Herritarrak eta bizikidetza
  • Bizitzarako trebetasunak
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • LH1
  • LH2
  • LH3
  • LH4
  • LH5
  • LH6
  • DBH1
  • DBH2
  • DBH3
  • DBH4
  • OLH
  • ELH
  • BATX1
  • BATX2
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • Araceli Oñate, Iñaki Pinuel
Orrialdeak:
  • 42
Tamaina:
  • 235x165 mm
Argitalpen-urtea:
  • 2009
ISBN:
  • 978-84-9726-589-8

Irakaskuntzaren konplexutasunak hitz berri bat asmatzera eraman gaitu, “irakaslearen ondoeza”, irakasleengan eragina duten arrisku psikosozialen multzoa azaltzeko. Beste lanbide batzuk bezala, irakaskuntza harremanetan oinarritzen da, inguruko pertsonekin izan beharreko harremanetan, eta azterketa batzuek erakusten dutenez, zenbait arrisku psikosozialek eragin handiagoa dute irakaskuntzan. Gida honetan prebentzio-proposamen bat aurkezten dugu, gaitasun batzuk garatzean oinarritua; hain zuzen ere, arrisku-egoerei aurre egiteko behar ditugun gaitasunak dira, baita erakundeetan egin beharreko aldaketak bultzatzeko ere.

Gidaren eduki nagusiak hauek dira:

  • Arrisku psikosozialak irakasleengan.
  • Bizitzarako trebetasunak eta arrisku psikosozialen prebentzioa.
  • Estresa lantokian.
  • Burnouta edo erreta egotearen sindromea.
  • Mobbinga edo jazarpen psikologikoa lanean.
  • Indarkeria ikasgeletan.
  • Hamabi hobekuntza-proposamen.