Gaia

Maila

Atala

Mota

Zintzo-mintzo... multibertsoa lantzeko proposamena - Gida didaktikoa


"Zintzo-mintzo… multibertsoa lantzeko proposamena" saileko gida didaktikoa, elkarbizitza osasuntsua indartzeko eta gure eguneroko harremanetan indarkeria gutxitzeko tresna da. Sail hau abiaburutzat hartuta, hizketan jardungo dugu homofobiari, xenofobiari, bikote-indarkeriari, familia barruko indarkeriari eta antzerako beste hainbat gairi buruz.


eBook Erosi
Gaia:
  • Herritarrak eta bizikidetza
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
  • DBH4
  • OLH
Partekatzea:

Mota:
  • Idatziak
Egilea:
  • Gladys Herrera Patiño, Iván Darío Chahín Pinzón
Orrialdeak:
  • 48
Tamaina:
  • 210x215 mm
Argitalpen-urtea:
  • 2009
ISBN:
  • 978-84-9726-927-8

"Zintzo-mintzo… multibertsoa lantzeko proposamena" elkarbizitzarako hezkuntzarako ekimena da, 1993an Osasunaren Mundu Erakundeak proposatutako bizitzarako 10 trebetasunen hezkuntzan oinarritutakoa: norberaren burua ezagutzea, enpatia izatea, komunikazio asertiboa garatzea, pertsonekin harremanetan jartzea, erabakiak hartzea, arazoak eta liskarrak konpontzea, pentsamendu sortzailea izatea, pentsamendu kritikoa garatzea, emozioak eta sentimenduak kontrolatzea eta tentsioak eta estresa kontrolatzea.

Proposamena 20 saiotan egiten da, eta bakoitzak 45 minutu irauten ditu. Horietatik hamarretan, beste hainbeste trebetasunetan entrenatzeko ahalegina egiten da, eta beste hamarrak hezkuntza ariketetara bideratzen dira, dagokion ataleko gai nagusitik abiatuta. Gidaliburu honekin batera, 10 istorio animatuak daude.