Zer deritzozu?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, sinismenei buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH1
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • informazioaren azterketa kritikoa
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Gure sinesmenek neurri handi batean baldintzatzen dute errealitatea ikusteko dugun modua. Sinesmen horiek gure eguneroko bizimoduan ikasten ditugu, eta geure inguruneko pertsonekin ditugun harremanen eta komunikabideetatik jasotzen ditugun mezuen ondorioz sortzen dira gehienak.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek drogen kontsumoari buruzko iritzi sozialak zalantzan jartzen ikasiko dute.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan-multzo proposatzen dira. Lan horiek egiteko, Interneteko zenbait erreferentzia eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala eta taldeko kolaborazio-lana beharrezkoak izango dira.