Zer irabazten duk nik?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, jarrerei buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH3
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • Ikus-entzunezko sorkuntza
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Drogen kontsumoaren oinarrian negozio bat dago. Tabakoa edo alkohola ekoizten duten multinazionaletatik hasi eta legez kanpoko drogen mafietara heldu arte, denek lortzen dituzte etekin ekonomikoak, produktu horiek kontsumitzen dituzten pertsonen osasunean oinarrituta.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek tabakoaren kontsumoaren inguruko argumentaziorako prozesua praktikatuko dute. Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, tabakoari buruzko 3 lan proposatzen dira. Hausnarketa indibiduala funtsezkoa izango da, proposatzen den talde-lana egin ahal izateko.