Guztiok hartzen ditugu drogak! … Ezta?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, sinismenei buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • landa-lana
Iraupena:
  • 01:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Talde bateko edo gehiagoko kide izatea garrantzitsua da, “animalia sozialak” gara eta. Baina taldean integratzeak guztiz benetakoak ez diren ideiak sorraraz diezazkiguke, baldin eta pentsatzen badugu mundu guztiak jokatzen duela gure lagunik hurbilenek egiten duten bezala. Gainera, talde bateko kide izateko gogoen ondorioz, nahi ez ditugun gauzak egin ditzakegu.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek euren sinesmen propioei buruzko trebetasun kritikoak garatuko dituzte, bai eta substantzien kontsumo jakin batzuk sorraraz ditzaketen ideiei buruzko argumentuak ere.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, arrisku-jarrerei buruzko 3 lan proposatzen dira. Lan horiek egiteko, Interneteko zenbait erreferentzia eskaintzen dira. Hausnarketa indibiduala beharrezkoa izango da, baina, batez ere, taldeko kolaborazio-lana egin beharko da.