Zugan zerk du eragina?


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, eraginei buruzkoa.


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH1
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • eraginen azterketa
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Drogen kontsumoaren aurrean zentzuzko erabakiak hartzeko, aldez aurretik jakin behar da zein diren kontsumo horrek sortutako loturak. Zentzuzko erabakiak hartzeko, ezagutza horrek oihartzuna izan behar du pertsonen emozioetan, eskura duten informazioaren arabera jokatu ahal izateko. Autonomiaz erabakitzeko, norberaren bizimodua garatzeko eta bizimodu horri eusteko moduko eskumenak izan behar dira. Bizimodu horrek lotura estua izan behar du taldearekin, baina zorrik gabekoa izan behar da eta norberaren ezaugarri bereizgarriak errespetatu behar ditu.

Sekuentzia didaktiko honen bitartez, ikasleek desberdintasuna baloratzen ikasiko dute, aniztasun eta aberastasun sozialerako iturri gisa.

Sekuentziak 4 atal ditu, eta, bertan, 3 lan proposatzen dira. Lanok egiteko, online erako aplikazio bat proposatzen da. Hausnarketa indibiduala beharrezkoa izango da, baina baita ikasgelako gainerako kideen arteko ideia-trukea ere.