Migratzea: etxez aldatzea baino askoz ere gehiago


"Auzokide berriak" programaren Sekuentzia Didaktikoa, kulturartekotasunari buruzkoa.


Gaia:
  • Herritarrak eta bizikidetza
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • LH5
  • LH6
  • DBH1
  • DBH2
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Iraupena:
  • 03:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

Sekuentzia Didaktikoetan, kulturartekotasunari buruzko lanaren inguruko zenbait jarduera proposatzen dira. Sortzen diren dokumentu, bideo, komiki eta abarrak ikasgelako blogean jarriko dira. Hori dela eta, jarduerak egiten hasi aurretik, garrantzitsua da blog hau sortzea.

Lehenengo eta behin, bloga sortzeko zein plataforma erabiliko duzuen erabaki beharko duzue. Ezagunenetako bi Blogger eta Wordpress dira. Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, baina biak izango dira erabilgarriak zuen sarrerak jartzeko.