Neure buruaren jabe ote naiz?!


"Hordago!" programaren Sekuentzia Didaktikoa, informazioari buruzkoa


Gaia:
  • Droga-abusuaren prebentzioa
Atala:
  • Irakasleak
Maila:
  • DBH4
Partekatzea:

Mota:
  • Sekuentzia didaktikoak
Formatua:
  • altxorraren bila
Iraupena:
  • 02:00:00
Argitalpen-urtea:
  • 2011

«Drogak» kategoria orokorrean barne hartutako substantziek antzeko zenbait ezaugarri dituzte. Besteak beste, honako hauek aipatu behar ditugu oso garrantzitsuak direlako: gure burmuinaren ohiko funtzionamendua aldatu dezakete, berez edo inguruabar zehatzetan ezusteko ondorio organikoak eta/edo psikosozialak eragin ditzakete eta zenbait mendetasun sor ditzakete.

Sekuentzia didaktiko hau drogen menpetasun kontzeptuari buruzko informazioa ematean oinarritzen da. Altxorraren Bila honek 4 atal ditu, eta, bertan, 2 galdera-multzo proposatzen dira. Galdera horiei erantzuteko, Interneteko zenbait erreferentzia ematen dira.

Galdera-multzo horiek taldeka jorratuko dira, azkenik ondorioak bateratzeko eta amaierako galderari erantzuteko.